XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1980. urtean zehar eta Kutxaren bilduma desberdinetan, hamazazpi liburu argitaratu eta hiru berrargitaratu dira, guztira 100.049 aleko botaldia egin delarik.

1964-1980 epealdian argitaratutako aleen kopurua 1.138.164-ekoa da.

Gipuzkoa bilduman, hauek argitaratu dira: Samuel Rubio-k bildutako Opera Omnia de Anchieta lana eta Eladio Jimeno-ren San Sebastián en dibujos.

Ekonomia bilduman, La función de personal en una economía social de mercado lana argitaratu da, Donostian egin ziren Pertsonal-Zuzendaritzaren Espainiako Elkartearen XIII. Ikasketa-Ihardunaldietatik jasoa.

Dokumentu bilduman, hauek argitaratu dira: Tolosa k bere kulturagileei omenaldia, beren kultur ekintzagatik nabarmendu diren tolosarrei egindako omenaldian oinarritutako lana; Historia y guía de Tolosa, Iñaki Linazasorok Eskolapioen Fundazio-mendeurrena zela eta egina; Ferrerias en Legazpia, Mirandaolako Gurutzearen gertakari mirakulutsuaren laugarren mendeurrena zela eta legazpiar talde batek egina, eta Martin Ugalderen El problema vasco y su profunda raíz político cultural.

Jakin bilduma Joanak Joan obraz gehitua izan da; Etxahun poetaren bizitzan oinarritzen den eta Euskaltzaindiak 1955.ean antolatu zuen Nobela-lehiaketan lehen saria irabazi zuen Yon Etxaideren obra haren bigarren argitalpen zabaldua eta hobetua da.

Irun Hiri Literatur Sariak bilduma-barruan Olerkiak, Poesía,Nobela eta Saiakera sailetan 1979.ean lehen saria irabazi zuten obrak argitaratu dira: Peio Zabaletaren Zurubi Luzea, Alfredo Buxán-en Acumulada numerosa herrumbre, Leopoldo O`Shanahanen La derrota del chivo eta Francisco Rodríguez de Coro-ren Guipúzcoa en la democracia revolucionaria.

Dibulgazio liburuxkak bilduman, hauek argitaratu dira:(...).